XIV. Mendeko artxiboetan aurkitzen ahal den bezala,“Kolore anitzeko harriaren etxea”, euskaraz Arnabar, da gure baserriaren izena. Hemen gure arbasoek behi eta ardi hazkuntza izan zuten denbora luzean, ahateekin soilik hasi aurretik. Familiak artaldeak saltzeko erabaki zaila hartu zuen ahate- urinduen ospe handigarriaren aurrean, pixkanaka baserriaren jarduera monopolizatuz. Gizonek animaliak zaintzen zituzten bitartean, emazteek sukaldean egiten zuten lan, foie grasak eta konfitatuak prestatzen, eta eskualdeko jatetxe eta kontserbagileei saltzen zizkieten. Arrakasta handituz joan zen heinean, baserriak material berriak gehitu zituen, besteak beste, hiltegi bat eta kontserba-tailerra. Etxaldearen garatzearekin batera, ahateen hazkuntza baldintzak hobetuz. Urte batzu geroago errepidera hurbildu ginen, sukalde modernoak eraiki eta denda bat idekiz Ortzaize, auzoko herrian.