Badu orain 3 belaunaldi, Ipar Euskal herri bihotzean ahate hazle gaudela. Harro gaude gure animaliei bizi-kalitate onena eskaintzea, gure ekoizpenen zapore-kalitate handia bermatzen bait dugu.
Gure produktuak, hala-nola gure foie-grasak edo konfitatuak, guztiak lehengo modura sukaldatuak dira. Tradiziozko errezetak errespetatuz, ahokada bakoitzean etxean egindakoen gustu berezi hori aurkitzeko.
ARNABAR,
EUSKAL HERRIKO BASERRIA
Aparteko ekoizpenak

Gure ahateen elikadura ere, herrialdeko tradizio hutsezkoa gelditzen da, artoa (genetikoki aldatutako organismorik gabekoa) eta pentzeetako belarrarekin egindakoa.
Beraien garapen egokirako beharrezkoa den ingurune eroso eta baketsua eskaintzen diegu. Animaliak eta bere ingurunea errespetatzen dituen praktikak, gure hazkuntzari "Label Rouge" etiketa jartzea ahalbideratu bait digu.