GURE SUKALDEAN

Ahatea ohoretan

Arnabar sortu duten gure arbasoak bezala tinkoki lotuak gira gibelen eta konfitatuen errezeta tradizionalen errespetatzeari. Ez da pentsatzekoa ere guretzat kolorante edota kontserbadorerik gehitzea gure ekoizpenetan. Denak “lehengo moduan” sukaldatuak direnez, segurtatzen dizuegu ahokada bakoitzean etxeko produtuen zapore berezi hori aurkitzea.

Tradiziozko errezetak

Gibel eta konfitu arrakastatsuetaz gain, Arnabarrek proposatzen dizkizue beste familiako errezeta tradizional ugari. Dudarik gabe ahateez osatutako plater goxoak (konfitatu “cassoulet”-a, ahatea ardo saltsan, pateak, herak, gazikiak...) baita ere xerriki, aratxeki, barazki eta iparraldeko zonbait ongailutaz osatutakoak. Besteak beste Ezpeletako biperra , auzoko herrietan ekoizia, gure plater gehiengoak laguntzen dituena.

GURE SUKALDEA

Profesionalek estimatutako ekoizpenak

Bezeroez gain, gure familiako ekoizpenak haien kalitate eta zapore paregabeagatik askotan sarituak izan dira: Pariseko “concours générale agricole ”-ean (2005eko Otsailean) brontzezko medaila irabazi genuen foie-grasa erdi-egosi osoarekin eta zilarrezko medaila (2012-ko martxoan) ezpeletako biperezko foie-grasa osoarekin.