Ahate Parmentier-a 350g
Ahate parmentier-a - 350 gr, gure Ipar Euskal herriko kontserba-tailerrean ekoitzia.
Otordu atsegin eta goxoa egiteko, errezeta berezi eta goxoa: ahate parmenteroa, Frantzia aldeko "hachis parmentier" bezalakoa da baizik-eta ahate haragiarekin sukaldatutakoa. Lur sagar purea, Ezpeletako biperrarekin ondutako, ahate haragi eta piperada nahasketaren gainean.
Euskal herri bazterretako berezitasunak artesanalki sukaldatzen ditugu, gure hazkuntzako edo lekuko nekazarien elikagaiak erabiliz. Familiako errezetak segituz, ez dugu koloranterik ez kontserbadorerik gehitzen. Kontu handia ematen diogu egosteko denborari, testura eta samurtasun ona gordetzeko!

Dastatze aholkuak : Plater batean ezarri parmenterra, labean berotu 180°C-tan 20 minutuz.
Osagaiak: 45% ahate haragi, lur sagar purea deshidratatua, ura, piperada, aratxeki salda, tipula, tomate konzentratua, Ezpeletako biperra, gatza.
Prezioa kiloko : 22.00€
Pizua : 350g
Nutrizio balioak 100 g :
Energia 616kJ - 148kcal, proteinak 9.1 g, karbohidratoak 9.2g, Sukrea 1.4g, gantz-azido saturatuak 3.8 g, gatza 1.25 g.
You might also like