Hemen Ipar Euskal herri eta frantzia inguruko produtuen selekzio bat, Gure plazerren partekatzeko.
Euskal gindilla goxoak 400g - EDERKI
Benetako Euskal zaporea.
Tipikoki Euskaldunak, biper berde ttipi hauek, gindilla deitutakoak, pate eta xingarrarekin paregabea dira.
Dastaketa aholkuak : zure txarkuteria platerak laguntzeko, zapore tradizionalarekiko aperitibo batentzat.
Bixkotx gaziak, ardi gasna eta Ezpeletako biperrarekin - 80g EDERKI
Dastatu EDERKI etxeko bixkotx gaziak, etxean egindakoak bezalakoa, artisau ekoizpenarekin. Gurin, ardi gasna usain goxoa eta Ezpeletako biperrarekin ondua, tradiziozko zaporeetarako.
Dastaketa aholkuak : gure bixkotxek aperitiban zure zapore-papilak zoratuko dituzte. Ezinutzizkoak omen...
Nafarroako zainzuri eta Serrano xingar krema - 100g, Xotila etxekoa.
Xotila lantegian sortutako krema honek, Nafarroako zainzuriak, Serrano urdaiazpikoa eta Ezpeletako biperra bateratzen ditu. Aperitibo gisa bikain geratuko da gure herriko ekoizleen arno xuri baso batekin batera.
Txakolizko porru krematsua- 100g, Xotila etxekoa.
Porruz, xia-haziz eta txakolina zuriz egindako sorkuntza hau prestaketa ezin hobea izango da zure aperitibo txigortuan edo aperi-berinetan ezartzeko, arrain ketuarekin batera adibidez. Prestaketa hau pixka bat berotzea gomendatzen dugu.
Baiona-ko Houmous- 100g, Xotila etxekoa.
Garbantzoekin, Nafarroako pikilloekin eta Baionako urdaiazpikoarekin egindako krema hau oinarri ezin hobea izango da zure aperitibo txigortuetarako edo aperitiboko "wrap"-etarako, Baionako urdaiazpiko xerra edo ardi gaztarekin batera.
"Pamplona"-ko Houmous - 100g, Xotila etxekoa.
Garbantzoekin, txorizoarekin eta sagardoarekin egindako krema hau oinarri ezin hobea izango da ogi-xerra txiki eta xigortuen gainean edo eskareola-hosto baten gainean, txoizo xerra finekin edo antxoa gatzituekin lagunudurik.
Orburu eta Euskal azafrai krematsua - 100g, Xotila etxekoa.
Orburu eta azafraia goxoki infusiatzen utzi ondoan orburu saldan, sorkuntza paregabe bat lortzen dugu. Orburu xerra mehe eta arno xuri batekin goxatzekoa.
Onddo eta ardi gasna krema - 100g, Xotila etxekoa.
Onddo eta ardi gasnaz osatutako sorkuntza hau bikaina da zereal xigortutako ogi-xerra baten gainean, onddo edo lekatxina frijituekin. Arroltze "perfektu" edo gutti-egosiarekin ere belar ongailuz edo eta buru-beltz gordin xerratuarekin gainetik, ezin utzizkoa.
Baskamolea - 100g, Xotila etxekoa.
Sorkuntza hau ilar gorriko kremaz, tipul gorriz, guindillaz et zitroin berdez osatua da, zure aperetibo tostadetan erabiltzekoa bikaina.
Le Baskamole "Xuri"- 100g, Xotila etxekoa.
Sorkuntza hau Baskamolaren aldaketa bat da, ilar potxa xuriz osatua, Euskal saltsa bizi batekin eta Nafarroako biper ozpindu batekekin egina. Prestaketa hau, aperitiboan ogi xigortuarekin edo arrain txingar edo ketuarekin erabili daiteke.