Ortzaizeko Arnabar dena Ezpeleta eta Donibane Garazi herri ezagunen artea kokatua da, Ipar Euskal herrian. Gure Arnabar dendan, sukaldeari idekia den berinera hurbildu aurretik, dasta ezazu gure foie-grasa goxoarekin egindako tostada bat. Ortzaizeko denda ez da edoizein dena, baizik eta kontserba-denda, gure plater goxoak ekoizten ditugun lekua.
Goi sasoinean, Uztaila erditsutik Iraila erdirarte, Irisarri auzoko herrian dugun baserriaren bisitatzeko aukera emaiten dizugu ahate hazkuntzako sekretuak erakutsiz. Hitzordua Ortzaizeko dendan emaiten dizugu asteazken eta ostiral goizetan 11-etan kontserba-dendan, handik segituz Michel baserriruntz, esperientzia ahaztezin baten bizitzeko.
Gure dendaren itzulia egin ostean, auzoko tailer eta artisauen dendak ezagutzeko aukera ere izango duzu « Ortzaize » izeneko artisau ordokian. Goicoechea buztintza tailerra, Brana-ko ardo eta ttottak, Don Quichosse espartinak, LaÏa txokolateak eta beste hainbeste.