Zatoz gurekin murgiltzera, Angeluko 5 kantoietako merkatu estalira. Hemen eskualdeko 31 artisau, merkatari eta ostalari aurkitko dituzu, sekulako esperientzia baten partekatzeko. « Chambre d’amour » hondartzatik paseoa emanda, edo eta « Chiberta » -ko golfeko zelaietan buelta eginda, etorri gure Angeluko dendaren ezagutzera. Gure ahate hazkuntzako produktuak, tradizio eta pasioz eginak ezagutzeko aukera : foie-grasak, belaunaldiz belaunaldi pasatutako erreztekin eginak, izan Ezpeletako biperrarekilakoa ala tradiziozkoa, zapore paregabekoak. Era berean aurkituko dituzu gure ahate konfituak eta plater sukaldatuak, xamur eta goxoak, zure bazkari eta afarien laguntzeko aproposak. Ez gira hor gelditzen ! Zuentzat bildu ditugu iparraldeko beste ekoizle batzuen mozkinak, haien benetakotasuna eta kalitateagatik aukeratuak, euskal zaporearen bidaiara gonbidatuz. Heltzerakoan, Florence-ek ongi etorria egingo dizu, prest laguntzeko lekuko mozkinen artean, segurtatuz kalitatea eta euskal artisautza ahokada bakoitzean. Beraz ez duda, zure beha gaude Angeluko Biltoki, 5 kantoietako Arnabar dendan, esperientzia gstronomiko eta gustatibo aberats baten partekatzeko !