Donibane Lohitzuneko Arnabar denda, merkatu-estaliaren parean kokatua da. Gure ekoizpen guziak aurkituko dituzu, zuzenean gure ahate hazkuntzatik eta Ortzaizeko kontserba-dendatik etorriak: ahate foie-grasak, tradiziozko errezetarena edo eta Ezpeletako biperrarena, gure konfitu ezagunak, lur sagar frirituekin edo sinpleki lur-sagar egosiekin hain goxoak. Baita beste hainbeste produktu, zuen euskal sukaldaritza gogoen asetzeko egokiak. Gure dendan, ongi etorria, Patricia eta bere irriak egingo dizue. Plazer haundirekin ezagutaraziko dizkizue gure mozkinak. Egun pasa baldin zabiltza Donibane Lohitzunen, ez ahaztu gure dendako bisitaren ondotik, gambetta karrikan paseatzea, « Sainte barbe »-etik begirada bat botatzea badiara buruz, Lohitzune-Ziburuko portuan atsedena hartzea eta bukatzeko Luis XIV erregearen etxe pareko terrazetan goxatzea. Laster arte Dondibane Lohitzunen !